XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ugaztunen gorputz-adarrak eta ahoak

Animalien gorputz-adarretan eta ahoetan moldaketa batzuk nabari dira.

Aztertzen baditugu, janaria nola aurkitzen duten eta zer jaten duten jakin dezakegu.

Ugaztun intsektujaleek, satorrak adibidez, mustur luzea dute eta hortz zorrotz asko dituzte intsektu batzuen azala apurtzeko.

Gainera, satorraren hankek lurra aitzurtzeko balio dute; satorrak tunelak egiten ditu janaria aurkitzeko eta arerioengandik bere burua babesteko.

Fruituak jaten dituzten ugaztunek, urtxintxek esaterako, ebakortz handiak dituzte pinaziak, urritzak eta gaztainak hortzikatzeko.

Marraskariak dira.

Haragijaleek, otsoek eta katamotzek adibidez, betortz handiak eta zorrotzak dituzte beren harrapakinak hiltzeko eta zatitzeko.

Harrapatzeko erpeak ere badituzte.

Baleak, uretan bizi denez, hegalak ditu mugitzeko.

Ez dauka hortzik, bizar izeneko lamina luzangak baino; azken hauen bidez elikatzeko behar dituen janariak lotzen ditu.

Ahuntza bezalako belarjaleen ebakortzak labana bezala zorroztuta daude.

Goiko ebakortzak eta behekoak elkar jotzen dutenean pintza bezala jokatzen dute belarra ebakiz.

Harrapakariengandik ihes egiteko eta leku harritsuetan belarra aurkitzeko, apatxak dituzte.

Orojaleek, gizakiek eta basurdeek adibidez, edozein eratako janariak jateko moduko hortzaginak dituzte.

Zertako dira ahuntzaren apatxak?

Kopiatu koadernoan bi zutabeak eta lotu ugaztun bakoitzak duen aho-motarekin.

Hortz zorrotzak

Satorra

Aitzur-hankak

Ebakortzak

Urtxintxa

Betortzak

Katamotza

Erpeak

Bizarra

Balea

Ebakortz zorrotzak

Iberiar ahuntza

Apatxa

Urtxintxa

Satorra

Otsoa

Ahuntza

Labana bezalako ebakortzak

Ebakortz handiak

Hortz zorrotzak

Betortz handiak